Parte-hartzea gelan

Eskola Inklusiboaren ezaugarri nagusia guztion parte-hartzea da, beraz, hau bultzatzea ezinbestekoa da. Horretan oinarrituz, gure gelan, behin eta berriz, gai ezberdinak jorratzeko asmoz “eztabaida” txikiak egiteko aukera ematen digute baina, esan beharra dago, guztion parte-hartzea lortzetik oso urrun gaudela.

Eztabaidetan parte hartzen duten ahotsak, gehienetan, berdinak dira. Gainera, eztabaidek hartzen ohi duten tonu altuaren ondorioz, beste ahots batzuen parte-hartzea oztopatzen da. Arazo nagusiena txandak errespetatzen ez direla da, eta honekin batera, entzuketa aktiboaren ekintza partaide batzuentzan artean ekintza ezezaguna dela.

Entzuketa aktiboa, besteak hitz egiten duen bitartean isilik egotea baino gehiago da, besteak esaten duena entzun behar eta ondo ulertu dugula baieztatu behar da. Kasu askotan, etiketa eta aurre-iritzien ondorioz, gure aurrean dugun pertsonaren hitzak zeintzuk izango diren uste dugu, eta, pertsona hori hizketan hasten denean, esaten duena entzun beharrean, guk pentsatzen duguna entzuten dugu.

Eztabaida, elkarrizketa edota harreman bat eraginkorra eta aberasgarria izan dezan, bestea entzuteko prest egon behar gara. Entzun, ulertu eta ulertutakoari buruz pentsatu. Txandak eta isiltasunak errespetatu behar dira, baina aurrean dugun pertsonaren hitzak eta sentimenduak baita. Ahots eta iritzi gainjarpenak alde batera utzi behar dira, guztion arteko elkar ezagutza eraikitzeko.

Aurrekoan, gelan, hitz eta adierazpen egokien erabilera azpimarratu zen. Honen garrantziarekin bat nator baina galdera bat etortzen zait burura behin eta berriz: nire aurrean dudan pertsona nire hitzak entzuteko prest ez dagoenean, zertarako da baliagarria munduko azalpen onena egitea? Gainera, mezu asko, hitzak baino gehiago dira, eta hauek, nahiz eta hitz egokienak erabili, entzuketa aktiborik gabe, ez ditugu inoiz ulertuko.

Parte-hartzea ez da zure iritzia ematean oinarritzen soilik, benetan parte hartzeko, bestearen hitzak entzun, ulertu, onartu eta honen inguruan pentsatu behar da. Haur Hezkuntzako gela batean parte-hartzea sustatzeko, lehendabizi gure artean parte hartzeko gai izan beharko gara. Beraz, gerora irakasle inklusiboak izateko, gaur ere, aurreiritziak etxean utzi eta zure ikaskidea entzuteko prest egon! Bere iritzia zurea bezain baliagarria, beraz, errespetatu eta horretaz baliatu zurea aberasteko!

Advertisements

About Rakel Gamito

* IKTak + Hezkuntza * formulaz maiteminduta nago. Horregatik, urteetan zehar, bi arloetan trebatu naiz eta gaur egun”adingabeak eta Internet” da nire ikergaia. Ondo ezagutzen ditut teknologia eta espazio digitalen abantaila zein desabantailak, haurren garapenaren ezaugarriak eta didaktikaren oinarriak. Nire egunerokotasunean guzti horiek uztartzen ditut eta, ondorioz, aro digitalari lotutakoak nagusitu arren, anitzak dira nire diskurtsoaren gaiak: inklusioa, hezkidetza, kooperazioa… Sareak eskaintzen digun potentzia handiko bozgorailua nire bizipen, hausnarketa eta baliabideak besteen eskura jartzeko aprobetxatzen dut. Era berean, bide berdinetik besteen ekarpen eta iritziak jasotzea gustatzen zait, elkarreragina ikasketa-prozesurik esanguratsuena baita. Azken finean, erlantza guztion lanari esker osatzen da eta, banakako lana ezinbestekoa bada ere,guztiontzako kalitatezko hezkuntza bermatuko duena lan kooperatiboa da.

Posted on 2013-03-03, in Gelako giroa eta parte-hartzea, Metodologia and tagged , , , , , , , , , , , , , . Bookmark the permalink. 2 iruzkin.

  1. hau gelakideekin konpartitzea ederra izango zen…

  2. Guztiz ados. Guzitok nahi dugu metodologia dinamikoa, baina gero beti ahots berdinak entzuten dira. Eta ez hori bakarrik, ahots horietatik, ozenena entzuten da soilik. Parte-hartzea sustatzearen alde gaude guztiok, baina gero besteen hitzak ez ditugu errespetatzen, eta esateko zerbait baldin badugu esango dugu, kontuan izan gabe gure gelakideren batek hitz egiten dagoen edo ez. Ondorioz, ozenen hitz egiten duenaren ahotsa entzungo dute soilik beste guztiek (klasekide eta irakasleek), eta hitz egiten zegoena, frustaturik eta inpotentziaz bueltatuko da etxera… Pertsonalki eta bizitutakoa bizituta hitz eginez, gure klasean bereziki alde horretatik hobetzeko ASKO dagoela uste dut.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

haurhezkuntza2012

Irakasle izan nahi duten lau ikasleen apunteak

Orellanatik

Arrasatetik Francisco de Orellanara

%d bloggers like this: