Laguntzak

Aurreko sarrera arreta goiztiarraren inguruan aritu nintzen, eta honen garrantzia eskola zein gizarte osoan handia bada ere, aitortu beharra dago, irakasleen artean kasu batzuen aurrean zer egin ez jakitearen kezka nagusitzen dela.

Laguntza protokoloa ezagutu behar dugu, eta hauekin harreman sarea osatu. Horretarako, profesional bakoitzaren funtzio zehatzak ezagutzea ezinbestekoa da. Guztion arteko elkarlan koordinatu on bati esker, gure eginbehar nagusietako era egokienean betetzeaz gain, gure inguruan behar diren beharrak erantzuteko aukera izango dugu.

Urteen poderioz,  beharrak aldatu dira, eta ondorioz, hezkuntza lege eta ikuspegiarekin batera, laguntza pertsonalen definizioa edota funtzioak aldatzea ezinbestekoa izan da. Aipatutako aldaketak pixkanaka gauzatu dira: lege antolaketa, ikuspegia, lan egiteko modua, metodologian. (Aldaketa guzti hauek, hurrengo sarrera batean azalduko ditut, garrantzitsua baita honen ikuspegi orokor bat izatea gaurko hezkuntza, hezkuntza premia bereziak eta laguntzak ondo ulertzeko).

Oraingoan, irakasle batek, bere egunerokotasunean eskura dituen laguntza ezberdinak aipatu eta azalduko ditut, hezkuntza-premia berezien inguruko laguntzen oinarrizko glosategi baten bidez. Kontuan izan behar da, beharrak erantzuteko, irakaslearen banakako lana ahaztu eta talde-lan koordinatu eta kooperatiboa bultzatu behar dela.

  • Hezkuntza Berezia: Hezkuntza-premia Bereziren bat duten ikasleei bideratutako hezkuntza.
  • Ikastetxeko laguntza-zerbitzua: Ikastetxean ematen diren egoera zailak edo oztopoekin amaitzeko asmoz ikasle eta irakasleei laguntza emateko prest espezialistez osatuta dagoen zerbitzua.
  • Aholkularia/kontsultorea (Psikologia edota Pedagogia) (Eskola Publikoak): Irakasleei zein tutoreei Hezkuntza Bereziaren arloan laguntza eta orientabidea ematen dien espezialista.Eginbeharrak:

–          Tutorearen beharrak entzun eta honekin batera saio, estrategia, programazio, ebaluazio, curriculum egokitzapenetan parte-hartu

–          Laguntza-irakaslearen lana prestatu du eta honen jarraipena egin

–          Irakasle Klaustroari burututako ekintzen berri eman eta bertan parte-hartu, ekintza berrietan behar guztiak erantzuten direla baieztatzeko

–          Batzorde pedagogikoari hezkuntza-premia berezien kasuak gogoratzea, planteamendu berriak egiterako orduan hauek kontuan izan dezaten

–          Zuzendaritza taldearekin antolakuntza eta formakuntza aholkularitza burutu

–          Ikaslea ezagutzeaz arduratu eta honen beharrak era egokienean erantzuteko estrategiak bilatu

–          Eskolaz kanpoko laguntzak ezagutu eta harremanak sortu

  • Orientatzailea (Psikopedagogia) (Eskola kontzertatuaetan): Ikastetxe bateko DBHko ikasleei, irakasleei eta tutoreei zuzendutako laguntza psikopedagogikoa ematen duen pertsona aditua. Eginbeharrak:

–          Ikasleekin harremanak sortzea, hauek ezagutzeko: Elkarrizketak,Informeak,Orientazio pertsonala,Orientazio akademikoa eta Orientazio profesionala

–          Laguntza-gelako jarraipena egin

–          Gurasoekin informazioren elkartrukaketa gauzatzea, orientazio laguntza eskainiz

–          Irakasleekin harremanetan egon, batez ere hezkuntza bereziko irakasleekin. Eduki eta helburuen inguruan aholkatu

–          Kanpoko laguntza zerbitzuekin harreman sendoa izan, eskolaz kanpoko laguntzak behar dituen ikaslearen jarraipena egiteko

  • Pedagogo Terapeutikoa (PT): Hezkuntza-pPremia Bereziak dituzten (aldez aurretik diagnostikatu edo diagnostikatu ez den gabeziaren bat sumatzen denean) ikasleei laguntza eskaintzen dien eta ikastetxearen antolakuntzan parte hartzen duen irakasle taldearen Hezkuntza Bereziko aditua. Laguntza gelan, zuzenean, banaka edota taldetan lan egiten du. Ikasle bakoitzari dagokion programa bereziarekin laguntzen dio. Eskolako irakasle eta kanpoko laguntza zerbitzuekin koordinatzen da. Eginbeharrak:

–          Tutoreari umeen behaketan lagundu eta beharrezkoa bada materiala eta ekintza ezberdinak proposatu edo kanpo languntzako harremanak hasi

–          Tutorearekin koordinatu,  jarraipena egiteko

–          Ikasleen beharren eta laguntzen diagnostikoa egin

–          Gurasoei hartu beharreko neurrien berri eman, eta ekintzen inguruan gomendatu

–          Batzorde pedagogikoaren partaide izan eta aholkulari lanak egin

  • Hezkuntza Laguntzarako Espezialista: Hezkuntza-premia Bereziak dituzten ikasleen beharrak gela arruntean asetzen dituen hezitzailea.
  • Ikastetxetik kanpoko laguntza zerbitzuak: Autonomia Erkidegoaren arabera antolatzen diren eta talde multiprofesionalez osatuta dagoen ikastetxe kanpoko laguntza-zerbitzuak. EAEan Berritzegune.

Berritzeguneek, diagnostiko psikopedagogikoa egiten dute, premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko proposamena egiten dute eta ikasle horien aurrerapenak kontrolatzen dituzte. Aholku eta laguntza eskaintzen dute.

  • Talde multiprofesionalak: Diagnostiko psikologikoa eta Hezkuntza-premia Bereziak dituzten ikasleen jarraipena eta ikasle hauen laguntzaileak zein hezitzaileen orientabideaz arduratzen diren laguntza zerbitzuen espezialistak
  • Foru aldundiko gizarte ongizate saila: Umea txikia denean diagnostikoa baieztatu eta gero estimulazio goiztiarraren finantziazioaz arduratzen da. Behar diren laguntza ekonomikoak aztertu eta ematen ditu.
  • Ebaluazio psikopedagogikoa: Ikaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten elementuen azterketa prozesua, ikasleen garapen pertsonal edota akademiko desegokiak eta Hezkuntza Premia Bereziak identifikatzeko helburuarekin.
  • Curriculumaren Norbanakoaren Egokitzapena (CNE): Ikasle batek eskolatzean izan ditzakeen hezkuntza-premia bereziei erantzuteko curriculumaren elementuetan egiten diren moldaketak.
  • Curriculumaren Sarbiderako Egokitzapena (CSE):.Hezkuntza-premia bereziren bat duen ikaslearen hezkuntza sistema errazteko ezinbestekoak diren laguntzak kontuan hartzen dituen egokitzapen mota.
  • Gela arrunta: Ikasleen ohiko gelak, Hezkuntza Berezikoak ez direnak.
  • Laguntza gela (LG): Gela ohikoetako baliabideekin bakarrik erantzun ezin dituzten umeen gelak, non ikasleak banaka zein taldeka egon daitezke. Bertan, ume bakoitzari behar duen arreta eskaintzen zaio eta bertako irakasleak Hezkuntza Bereziko espezialistak (PTak) dira.
  • Zereginen ikaskuntzarako gela (ZIG): DBHn egon ohi dira. Adimen-atzerapen eta garapeneko trastornoekin zerikusia duten hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei zuzendutakoak.
  • Gela egonkorra: Ikastetxe arruntetan, beharrezko curriculum egokitzapenak egin arren, zailtasun larriak dituztelako curriculum arrunta ikaskideen erritmoan egiterik ez duten ikasleei edo gainerako ikasleekin gutxitan elkar ditzakegunei erantzuteko sortutako gelak dira.
  • Hezkuntza Bereziko Ikastetxeak: Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei beren larritasuna eta iraunkortasunaren araberako hezkuntza egokitua eskaintzen duen ikastetxea. Hala ere, ohiko ikastetxeetako zenbait ordu egon eta gero, posible litzateke han beste zenbait ordu ematea.
  • Ospitaleko ikasgelak: Ospitale-ikasgeletan lan-plana indibiduala eskaintzen zaio ikasleari. Horretarako, ikaskuntza ikaslearen egoeraren arabera programatzen da, irakasleak Pedagogo Terapeutikoak izanik
Advertisements

About Rakel Gamito

* IKTak + Hezkuntza * formulaz maiteminduta nago. Horregatik, urteetan zehar, bi arloetan trebatu naiz eta gaur egun”adingabeak eta Internet” da nire ikergaia. Ondo ezagutzen ditut teknologia eta espazio digitalen abantaila zein desabantailak, haurren garapenaren ezaugarriak eta didaktikaren oinarriak. Nire egunerokotasunean guzti horiek uztartzen ditut eta, ondorioz, aro digitalari lotutakoak nagusitu arren, anitzak dira nire diskurtsoaren gaiak: inklusioa, hezkidetza, kooperazioa… Sareak eskaintzen digun potentzia handiko bozgorailua nire bizipen, hausnarketa eta baliabideak besteen eskura jartzeko aprobetxatzen dut. Era berean, bide berdinetik besteen ekarpen eta iritziak jasotzea gustatzen zait, elkarreragina ikasketa-prozesurik esanguratsuena baita. Azken finean, erlantza guztion lanari esker osatzen da eta, banakako lana ezinbestekoa bada ere,guztiontzako kalitatezko hezkuntza bermatuko duena lan kooperatiboa da.

Posted on 2013-04-05, in Hezkuntza-premia bereziak and tagged , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , . Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

haurhezkuntza2012

Irakasle izan nahi duten lau ikasleen apunteak

Orellanatik

Arrasatetik Francisco de Orellanara

%d bloggers like this: