Hezkuntza premia bereziak: Legearen garapena EAE-n

Eta hezkuntza premia berezien bilakaera historia zehar azaldu eta gero, legediaren txanda da, hau da, azken finean, gure sisteman zuzenean eragina duena. Kasu honetan, aldaketak, historia osoan izan beharrean, azkeneko urteetan zehar izan dira, eta pixkanaka bada ere, aldaketak gertatu dira eta gertatzen ari dira, gaur egungo eskola inklusiboa benetan lortu arte. Historiarekin bezala, guzti hauek ezagutzea ere garrantzitsua da, gaurko egoera ulertu eta barneratzen laguntzen baitigute.
Legeen garapena erkidego eta herrialde bakoitzean oso ezberdina izan da eta ezinezkoa gertatzen da guztien arteko laburpena burutzea, bakoitzak bere egoera eta alderditik aztertu eta hausnartu behar baita. Gure kasuan, gure kokapenari egokituta, Euskal Autonomi Erkidegoko legedian zentratuko gara.
Nahiz eta legea gure oinarri izan, eta honen babesa behar dugun gauza asko aurrera eramateko, guztiontzako eskola eraikitzearen lana guztion arteko elkarlanaren bidez lortuko dugula, beraz, bazterketa eta ezberdintasunak baztertu eta ikuspegi inklusiboko gizartea eraikuntzan gogotsu ekin!

Urtea

Ezaugarri /Gertaera

1981 –          Warnock Txostena. Printzipio nagusiak:

  • Ume guztiak hezigarriak dira.
  • Heziketa ondasun bat da eta denek dute eskubidea
  • Heziketa helburuak berdinak ume guztientzako
  • Heziketa Berezia ume baten hezkuntza beharrak asetzea da, helburuak lortzeko
1982 EAEko Hezkuntza Bereziko Plana
1987 –          Heziketa bereziko batzordea-          Eskola muinbakar eta integratzailea txostena

–          HPB-aren terminoa sorrera

1998 –          118/1998 dekretua: HPB-ei hezkuntza-erantzuna antolatzen du
Gaur egun –          Eskola Inklusiboa-          Aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa

–          Premia Bereziak dituena eskola da, ez ikaslea

Etorkizuna –          Gaur egun eskolak dituen Premia Berezi guztiak gainditzea-          Guztiontzako eskola eta hezkuntza eraikitzea
Advertisements

About Rakel Gamito

* IKTak + Hezkuntza * formulaz maiteminduta nago. Horregatik, urteetan zehar, bi arloetan trebatu naiz eta gaur egun”adingabeak eta Internet” da nire ikergaia. Ondo ezagutzen ditut teknologia eta espazio digitalen abantaila zein desabantailak, haurren garapenaren ezaugarriak eta didaktikaren oinarriak. Nire egunerokotasunean guzti horiek uztartzen ditut eta, ondorioz, aro digitalari lotutakoak nagusitu arren, anitzak dira nire diskurtsoaren gaiak: inklusioa, hezkidetza, kooperazioa… Sareak eskaintzen digun potentzia handiko bozgorailua nire bizipen, hausnarketa eta baliabideak besteen eskura jartzeko aprobetxatzen dut. Era berean, bide berdinetik besteen ekarpen eta iritziak jasotzea gustatzen zait, elkarreragina ikasketa-prozesurik esanguratsuena baita. Azken finean, erlantza guztion lanari esker osatzen da eta, banakako lana ezinbestekoa bada ere,guztiontzako kalitatezko hezkuntza bermatuko duena lan kooperatiboa da.

Posted on 2013-04-07, in Hezkuntza-premia bereziak, Sarrerak and tagged , , , , , , , . Bookmark the permalink. 2 iruzkin.

  1. Nondik atera duzu informazio hau? hau da, erreferentzi bibliografikoak aipatu dezakezu?Mila esker.

    • Informazioa “Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan” irakasgaiko apunteetatik aterata dago. Informazio zabal baten sintetizazioa da. Nahi izanez gero irakasgaiaren erreferentzia bibliografiko guztiak bidaliko dizkizut emailez.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

haurhezkuntza2012

Irakasle izan nahi duten lau ikasleen apunteak

Orellanatik

Arrasatetik Francisco de Orellanara

%d bloggers like this: