Tutorea

Eta hezkuntza-premia berezien gai honi lotuta, funtsezkoa den profesionala aipatzea ezinbestekoa da: tutorea.

Haur bakoitzak bere hezkuntza edo bestelako behar pertsonalak izango ditu eta tutorea izango da guzti hauei erantzuna ematearen arduraduna. Ume bakoitzaren erreferentziazko pertsona da.

Bestelako profesionalengandik laguntza eta aholkularitza jasoko du (aholkularia, PT, Berritzegune, …) baina gelan, ikasle bakoitzarekin, aurrera eramango diren estrategia ezberdinen ardura berea da.

Horregatik, garrantzi handikoa da ikasleak ondo ezagutzea, euren interesak, motibazioak, gaitasunak etab ondo ezagutzea eta hauen araberako lana antolatzea. Informazio bilketa bide ezberdinetatik burutuko du: behaketa, gurasoekin elkarrizketa, aurretiko tutoreak, irakasle klaustroa, dokumentazio akademikoa,…

Bere eginbeharren artean oinarrizko gaitasunak eta ezagutzak eskuratzen laguntzea dago, eta hau, bere gelako ume guztientzat, era berdintsuan, aplikagarria da. Horretarako, bakoitzaren behar bereziak kontua izan beharko ditu eta kasu batzutan, helburu, eduki, estrategia edota materialak egokitu beharko ditu bere erantzuna egokia izan dezan.

Eta nola ez, arreta goiztiarraren elementu nagusietako bat da, bere funtzioetako bat ikasleek dituzten arazo edota zailtasunak detektatzea izango baita, hauei erantzuna eta konponbidea emanez.  Horretarako, PTarekin harremanetan egongo da, gelako irakasleekin bilduko da eta beharrezkoa bada eskolaz kanpoko talde multiprofesionalarekin kontaktuko du. Amaitzeko, gurasoei, behatutakoa eta jarraitutako prozesuaren berri emango die.

Guzti honegatik, tutorearen figuraren garrantziaz ohartzea garrantzi handikoa da, bere gelako ume bakoitzaren garapen integralaren eta honetan eragina duten elementu eta agente guztien arduraduna baita.

Advertisements

About Rakel Gamito

* IKTak + Hezkuntza * formulaz maiteminduta nago. Horregatik, urteetan zehar, bi arloetan trebatu naiz eta gaur egun”adingabeak eta Internet” da nire ikergaia. Ondo ezagutzen ditut teknologia eta espazio digitalen abantaila zein desabantailak, haurren garapenaren ezaugarriak eta didaktikaren oinarriak. Nire egunerokotasunean guzti horiek uztartzen ditut eta, ondorioz, aro digitalari lotutakoak nagusitu arren, anitzak dira nire diskurtsoaren gaiak: inklusioa, hezkidetza, kooperazioa… Sareak eskaintzen digun potentzia handiko bozgorailua nire bizipen, hausnarketa eta baliabideak besteen eskura jartzeko aprobetxatzen dut. Era berean, bide berdinetik besteen ekarpen eta iritziak jasotzea gustatzen zait, elkarreragina ikasketa-prozesurik esanguratsuena baita. Azken finean, erlantza guztion lanari esker osatzen da eta, banakako lana ezinbestekoa bada ere,guztiontzako kalitatezko hezkuntza bermatuko duena lan kooperatiboa da.

Posted on 2013-04-10, in Hezkuntza-premia bereziak, Sarrerak and tagged , , , , , , , , , . Bookmark the permalink. Iruzkin 1.

  1. “Hauei erantzuna eta konponbidea emanez” Ez bakarrik tutoreak, baizik eta eskolan dagoen laguntza sistemak, alegia Aniztasunaren erantzuna ulertzeko moduaren araberakoa izango da; eta beste aldetik irakasle taldearekin egin beharko du proposamena hobekuntza.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

muymolon

las cosas que le gustan a mr wonderful

haurhezkuntza2012

Irakasle izan nahi duten lau ikasleen apunteak

Orellanatik

Arrasatetik Francisco de Orellanara

%d bloggers like this: