Hezkuntza-premia bereziak gaur egun: hausnarketa

Hezkuntza premia berezi eta hauei erantzuteko ditugun laguntzen inguruan irakurri eta idazten nuen bitartean, gaur egungo egoerari buruz hausnartzea halabeharrezkoa izan da.

Pedagogia terapeutikoaren kontzeptualizazio klasikoak argi eta garbi adierazten du hezkuntza berezia terminoa hezkuntza arruntaren ezberdina den hezkuntza mota dela, eta nahiz eta bilakaera positiboa izan, hezkuntza orokorretik bereizten dela.

Bi hezkuntza mota badaude, eta ondorioz, tamalez, bi ikasle mota daude: arrunta eta berezia, azkenengo hau  urritasun, ezintasun edo minusbaliotasunen bat diagnostikatzen zaion haurra delarik.

Hainbatetan aipatu dugu, eskola inklusiboaren ikuspegian, ume bakoitzaren ezberdintasunak kontuan hartuta, ume guztiak batera eta berdintasunean hezteko eskubidea bermatu behar dugula. Ondorioz, behar berezia duena, eskola da, eta ez ezintasun edota urritasun zehatz bat duen haurra.

Normalizazio eta inklusioarekin aurrera jarraitzen badugu, eta bilakaera positiboari jarraipena emateko lana elkarlanean eta era bateratuan egiten bada, etorkizunean, hezkuntza premia bereziak, hezkuntza orokorrak erantzuten dituen premiak izango dira, bi hezkuntza mota eta ondorioz, bi ikasle mota bakarrean bihurtuz.

Kanpo laguntzei dagokienez, terminologiaren aldaketa gertatu behar dela defendatzen dut. Behar espezifiko bati erantzuna emateko talde profesionalak bezala definitu beharko ditugu, eskola komunitateko parte direlarik. Kanpo laguntzak hitzarekin, nire ustez, eskolaren testuingurutik kanpoko arazo bati erantzuna emateko laguntza dela adierazten da. Horregatik, profesional hauek, kanpoko laguntzak izan beharrean, eskolarekin elkarlanean dauden profesionalak izan beharko ziren. Eta errealitatean, hori da euren lana, horregatik diot aldatu beharrekoa izena dela (inoiz ez euren lana, hau ikaragarria baita).

Nire ametsa, orain hezkuntza premia berezia bezala sailkatzen den urritasunen bat duen ume baten beharra etorkizunean hezkuntza, arazo handirik gabe, erantzuten dakien beharra izatea da. Ume bakoitzaren beharra guk erantzun behar dugun beharra da, eta ezin dugu hau berezia bezala izendatu, horrela, gure eskola bere ezaugarrietara moldatzeko aukera ez duela aitortzea baita.

Laburbilduz, eskolak, ikuspegi inklusiboa bermatzeko, ikasleei hezkuntza erantzuna ematearen funtzioa bete behar du, hauen beharrak era globalean ikusita, eta pertsona guztiaren gainetik lehenesten. Gure hezkuntza guztiontzako hezkuntza izan behar da, guztiei erantzuna emateko ahalmena duena, bestelako hezkuntza azpimotak ezabatuz. Gaur egungo laguntza bereziak eskolaren ezaugarri orokorretan bihurtu behar dira.

Etorkizuneko benetan guztiontzako hezkuntza eraiki dezagun!

Advertisements

About Rakel Gamito

* IKTak + Hezkuntza * formulaz maiteminduta nago. Horregatik, urteetan zehar, bi arloetan trebatu naiz eta gaur egun”adingabeak eta Internet” da nire ikergaia. Ondo ezagutzen ditut teknologia eta espazio digitalen abantaila zein desabantailak, haurren garapenaren ezaugarriak eta didaktikaren oinarriak. Nire egunerokotasunean guzti horiek uztartzen ditut eta, ondorioz, aro digitalari lotutakoak nagusitu arren, anitzak dira nire diskurtsoaren gaiak: inklusioa, hezkidetza, kooperazioa… Sareak eskaintzen digun potentzia handiko bozgorailua nire bizipen, hausnarketa eta baliabideak besteen eskura jartzeko aprobetxatzen dut. Era berean, bide berdinetik besteen ekarpen eta iritziak jasotzea gustatzen zait, elkarreragina ikasketa-prozesurik esanguratsuena baita. Azken finean, erlantza guztion lanari esker osatzen da eta, banakako lana ezinbestekoa bada ere,guztiontzako kalitatezko hezkuntza bermatuko duena lan kooperatiboa da.

Posted on 2013-04-16, in Hezkuntza-premia bereziak, Sarrerak and tagged , , , , , , , , , . Bookmark the permalink. Iruzkin 1.

  1. bi ikasle mota daude: arrunta eta berezia, azkenengo hau urritasun, ezintasun edo minusbaliotasunen bat diagnostikatzen zaion haurra delarik. + Ondorioz, behar berezia duena, eskola da, eta ez ezintasun edota urritasun zehatz bat duen haurra.= bikain!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

haurhezkuntza2012

Irakasle izan nahi duten lau ikasleen apunteak

Orellanatik

Arrasatetik Francisco de Orellanara

%d bloggers like this: