Mas allá del espejo
Mas allá del espejo (2006) – Joaquim Jordà
Agnosia eta alexia bi garun gaixotasun dira eta errealitatearen pertzepzioan eragin zuzena du, ikusmen informazio prozesuan eraldaketak sortzen baitituzte. “Mas alla del espejo” dokumentalaren bidez gaixotasun hau duten pertsonen bizitza ezagutzeko aukera dugu, bizitza erraza ez dela gogoratuz.
Protagonistek kausa eta ondorio ezberdinak izan dituzten arren, guztiek gauza bat dute komunean: aurrera egiteko indarra. Hasieran egoera gogorrak bizi izan zituzten, bizi zaren mundua ez ulertzea oso nekagarria baita, prozesuan pertsona bezala guztiz aldatzen zarela aitortzen dutelarik. Baina pixkanaka, laguntza ugari, lan gogorra eta bakoitzaren indarrari esker, aurrera egin dute, bidean aurkitzen duten zailtasun bakoitzari erantzunez eta oztopoak gaindituz.
Dokumentala ikusten nuen bitartean antsietate handia sentitu nuela onartu behar dut, gertatzen zaiena zein mundua ulertzeko eta munduan bizitzeko duten modua ulertzea asko kostatzen zaidalako, baina batez ere, horrelako gaixotasun bat izatea eta zure ingurukoek, nahiz eta mila aldiz azaldu, zure testuingurua hautemateko era ez dutela ulertzen ikusteak oso zaila izan behar dela pentsatzen dudalako. Eta guzti hau, borroka eta laguntasunaren esanahia ekintzen bidez plasmatzen den bitartean transmititzen da, ikaragarria!
Bukatu baino lehen, dokumentalaren esaldi bat azpimarratzea ezinbestekoa dela uste dut: “El residuo de la sociedad”. Esaldi honek, eskolako psikologo-orientzaileak esaten zion Esther Chumillas-eri, ez zuela ezertarako balio gehituz. Nola da posiblea laguntza profesional baten hitzak horiek izatea? Arduratzeko modukoa da. Zoritzarrez, profesionalak deitzen diren askok profesionaltasunaren kontzeptua pixka bat okertuta dutela uste dut, eta horregatik, askotan, bestearen lana errespetatuz eta noski, zalantzan jarri gabe, baina gure ikasleek jasotzen duten laguntzaren egokitasunaren baieztapena aztertzea funtzio garrantzitsu bezala azpimarratuko nuke.
Posted on 2013-04-26, in Sarrerak, Zine Forum and tagged Agnosia, Alexia, Aurrera egin, Borroka, Erantzun, errealitatea, Gainditu, Gaixotasun, Garun, Hauteman, Indarra, Joaquim Jorda, Laguntasuna, laguntza, Lan gogorra, Mas alla del espejo, Mundua ulertu, Oztopo, Pertzibitu, Profesionalak, Zailtasun. Bookmark the permalink. 2 iruzkin.
Oliver Sacs, neurologos, ikaragarria iruditzen zait, berea den egiteko modua eta ikergunea ezinbestean; liburu ugari ditu denak balidoak, baina bat bereziki El hombre que confundio a su mujer con un sombrero, benetako kasua eta liburuaren izenburua. Badakit pdfan badela, ez baduzu bilatzen eta irakurri nahi baduzu eskatu iezaidazu.
Izenburu hori nonbait entzun/irakurri dut. Azterketak bukatu eta denbora libre daukatenerako bilatuko dut. Mila esker gomendioagatik. 🙂