Basati txikia
L’Enfant sauvage (1970)-Francçois Truffaut
El niño salvaje filma XVII. mendearen bukaera gertatutako gertakizun errealetan oinarrituta. Basoan bakartua bizi izateagatik, gizarterekin inolako harremanik izan ez duen haur bate hezkuntza prozesua kontatzen du.
Gormutuen Institutuan lan egin zuen Itard medikuaren (1801-1882) legatu pedagogikoa bezala definitu dezakegu. Bertan, Averyton-eko oihanetan agertu zen mutiko basatiaren behaketa eta eman zitzaion hezkuntza-tratamendua jasotzen dira. Esquirolen ustez umea abandonatzearen ondorioz azen, eta Pinelentzat, aldiz, idiota zen.
Itardek bost urte eman zituen haurra etsi gabe hezten. Bere sentimena, adimena eta afektibitatea garatzeko xehetasun handiz landutako ekintzen bidez lan egiten zuen. Hezkuntzako bere ikerketek eragin handia izan zuten XIX. mendean zehar egindako lan mediko-pedagogikoetan eta gerora sortu eta antolatu ziren eskola bereziak. Hainbat egileen inspiratzaile ere izan zen.
Pelikulak sozializazio prozesuaren garrantzia azpimarratzen du, ume basatiaren naturaltasuna gizartearen hipokresiarekin alderatuz. Garaiko errealitate sozial, akademiko eta medikoa islatzen du.
Argi dago pelikulan ematen diren pentsamolde, ikuspegi, metodologi eta jarrera asko gertaeraren garaiarekin bat egiten dutela, zaharkituta daudela alegia. Zorionez, gaur egun, hauetako asko gaindituak edota baztertuak izan dira.
Hezkuntzaren garrantzia eta honen indarra azpimarratzen da, eta honekin ados nagoen arren, ume basatiak jasotzen duen tratua ezin dela inondik inora onartu pentsatzen dut. Animalia balitz bezala harrapatzen dute, eta bere egoeraz baliatzen dira gainontzekoen barre eta txantxak eragiteko. Ondoren, ikertzaile baten etxean isolatzen dute eta umearekiko maitasun adierazpen txikiak ikusteko aukera dauden arren, bere beharrak kontuan hartzen ez direla uste dut. Metodologien oinarria sari/zigorrak dira eta momentu askotan ez da bere erritmoa, deskantsua edota interesa errespetatzen.
Pelikula bukatzerakoan, galdera zehatz bat egin nion nire buruari eta oraindik ere, galdera berari bueltak ematen nabil: sozializazio prozesuaren garrantzia azpimarratzen da, baina noren beharra da? Ume basatiaren beharra, Itard medikuarena edo gure gizartearena? Garaiko gizartearentzat ezinbestekoak ziren hezkuntza ekintza ezberdinetan gaitasuna lortzeko umearen eskubide, beharrak eta erritmoa alde batera ahaztuta uzten dira, momentu askotan Itard medikuaren teoria baieztatuko duen ikerketa umearen ongizatearen gainetik jarriz.
Hezkuntza, sozializazio prozesua eta ondorioz garapen integrala ezinbestekoa da ume guztien bizitzetan, baina nork markatzen ditu pautak? Noren beharraren arabera egiten da lan? Haurraren testuingurua, historia, beharra, erritmoa eta beste mila ezaugarri aztertu behar dira honi egokitutako hezkuntza eskaintzeko, bere interesetatik abiatuta eta bere erritmoa errespetatuz.
* Filmaren inguruan egindako azterketa teknikoa (Pantxis taldearen lana)
Posted on 2013-04-30, in Sarrerak, Zine Forum and tagged Beharra, Egokitutako hezkuntza, El niño salvaje, erritmoa, Esquirol, Gaitasunak, Hezkuntza, Hezkuntza Berezia, historia, Interesakl, Itard, maitasuna, Metodologia, Pinel. Harremanak, Sari/Zigor, Sozializazioa, Testuingurua. Bookmark the permalink. 3 iruzkin.
Ederra egin duzun sarrera. Jarraitu zaitut gertutik, eskura nuelako zure sarrera bakoitza posta zabaldu orduko. Rakel erakutsi didazu gogoa egonez badagoela nondik ikertu eta hamaika egoera ulerzteko ezinbestekoak. Zorionak, bikaina zara eta ederra zure egina. Jarraituko dut…. Atzetik aurrera…
Mila esker, zure hitzek oztopo guztiak gainditu eta lanean jarraitzeko indarra ematen didate 🙂
LOOOOOOOOOOOOOOOL!!!!!!