Kulturaniztasunetik kulturartekotasunera

Promises (2001) – Carlos Bolado & B.Z. Goldberg & Justine Shapiro

Promesas dokumentalak, ume talde baten begiradaren bidez, palestinar-israeldar gatazkara hurbiltzen gaitu. Umeek horrelako gatazka batean murgilduta dagoen herrialde baten parte izatearen ondorioak azaltzen dizkigute, hau da, euren egoera eta bizitza ezaugarri adierazgarrien bidez gatazkaren ulertze sakonerantz abiatzen gaituzte.

Baina, gatazkaren gaia baino haratago, dokumentalak, kulturaniztasuna eta kulturen arteko elkarbizitzaren inguruan hausnartzeko gonbidapena egiten digu, kulturen arteko errespetua eta bizikidetzaren aberasgarritasuna azpimarratuz.

Gure testuingurura bueltatuz, azken urteetako etorkin kopurua dela eta, euskal herriko eskoletako kultura aniztasuna nabarmena da, eta horren kudeaketa zuzena egitea ezinbestekoa da. Hizkuntzarekin gertatzen den bezala, etorri berria, gure kultura ezagutu behar du, gurean murgildu behar da, gure arau eta ohiturak barneratzeko, baina, prozesu horretan, ez gara bere jatorrizko kulturaz ahaztu behar.

Kultura berrian murgiltzeak gizarte berria ezagutzea eta bertan bizitzeko trebatzea esan nahi du, eta ez, bere kultura propioa alboratzea. Helburua beti kultura gehitzailea lortzea da, hau da, kulturen arteko oreka eraikitzea, eta gure inguruan dugun kultura aniztasuna ezaugarri esanguratsu eta aberasgarria izatea.

Horregatik, kultura berriekiko interesa piztu behar dugu, hauen inguruko informazioa emanez eta noski guztiekiko errespetua bermatuz. Kulturartekotasuneko kultura sortu dezagun!

Advertisements

About Rakel Gamito

* IKTak + Hezkuntza * formulaz maiteminduta nago. Horregatik, urteetan zehar, bi arloetan trebatu naiz eta gaur egun”adingabeak eta Internet” da nire ikergaia. Ondo ezagutzen ditut teknologia eta espazio digitalen abantaila zein desabantailak, haurren garapenaren ezaugarriak eta didaktikaren oinarriak. Nire egunerokotasunean guzti horiek uztartzen ditut eta, ondorioz, aro digitalari lotutakoak nagusitu arren, anitzak dira nire diskurtsoaren gaiak: inklusioa, hezkidetza, kooperazioa… Sareak eskaintzen digun potentzia handiko bozgorailua nire bizipen, hausnarketa eta baliabideak besteen eskura jartzeko aprobetxatzen dut. Era berean, bide berdinetik besteen ekarpen eta iritziak jasotzea gustatzen zait, elkarreragina ikasketa-prozesurik esanguratsuena baita. Azken finean, erlantza guztion lanari esker osatzen da eta, banakako lana ezinbestekoa bada ere,guztiontzako kalitatezko hezkuntza bermatuko duena lan kooperatiboa da.

Posted on 2013-05-02, in Aniztasuna eta eskola inklusiboa, Kultur aniztasuna, Sarrerak and tagged , , , , , , , , , , , , , , . Bookmark the permalink. Iruzkin 1.

  1. Hemengo gazteak ez dira ahoskapenean ain ongi defendatzen, badira baina urri, ditugun baliabide eta informazio iturri guztiak kontutan hartuz… Pentsamendua eta hizkuntza ezinbestekoak izan daitezela hezkuntza bidean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

haurhezkuntza2012

Irakasle izan nahi duten lau ikasleen apunteak

Orellanatik

Arrasatetik Francisco de Orellanara

%d bloggers like this: