“Azalerako ipuinak” ikastaroa

Urriaren 1, 8 eta 15ean Arrasateko udal bibliotekak eskainiko duen “Azalerako ipuinak” ikastaroaren helburua da ahozko tradizioa eta haur literatura ezagutzera ematea. Masajeak eskaintzen duen hitzik gabeko komunikazioa baliatuta, hitz jokoak, poemak, kantuak edota ipuinak landuko dira Saroa Bikandik gidatuta.

0-3 urte bitarteko haurrei eta haren familiei, hezitzaileei, eta abarrei zuzenduta. Ordubeteko hiru saio izango dira, euskaraz eta doakoak.

Azalerako-ipuinak-gorriz

Informazio gehiago:

Arrasateko Udal bibliotekako webgunea

Arrasateko Udal Bibliotekako bloga

943 25 20 25 telefono zenbakira deituz

aagiriano@arrasate.eus helbide elektronikora idatziz

Advertisements

About Rakel Gamito

* IKTak + Hezkuntza * formulaz maiteminduta nago. Horregatik, urteetan zehar, bi arloetan trebatu naiz eta gaur egun”adingabeak eta Internet” da nire ikergaia. Ondo ezagutzen ditut teknologia eta espazio digitalen abantaila zein desabantailak, haurren garapenaren ezaugarriak eta didaktikaren oinarriak. Nire egunerokotasunean guzti horiek uztartzen ditut eta, ondorioz, aro digitalari lotutakoak nagusitu arren, anitzak dira nire diskurtsoaren gaiak: inklusioa, hezkidetza, kooperazioa… Sareak eskaintzen digun potentzia handiko bozgorailua nire bizipen, hausnarketa eta baliabideak besteen eskura jartzeko aprobetxatzen dut. Era berean, bide berdinetik besteen ekarpen eta iritziak jasotzea gustatzen zait, elkarreragina ikasketa-prozesurik esanguratsuena baita. Azken finean, erlantza guztion lanari esker osatzen da eta, banakako lana ezinbestekoa bada ere,guztiontzako kalitatezko hezkuntza bermatuko duena lan kooperatiboa da.

Posted on 2015-09-25, in Haur Literatura, Prestakuntza: ikastaro eta hitzaldiak and tagged , , , , , , , , , , , , , , , , , , . Bookmark the permalink. 2 iruzkin.

  1. Klasekoei erakutsiko diet, ba?

    • Gaur arratsaldean bibliotekan egon naiz eta ikastaroa umearekin batera egiteko pentsatuta dagoela azaldu didate. Hala ere, hezitzaile ugari interesaturik agertu omen dira. Horregatik, hurrengo astean zehar hezitzaileei begira nola landuko den edota ea beste ikastaroren bat antolatuko den argituko didate. Erantzuna jasotzen dudanean, komentatuko dizut. Ondo izan!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

muymolon

las cosas que le gustan a mr wonderful

haurhezkuntza2012

Irakasle izan nahi duten lau ikasleen apunteak

Orellanatik

Arrasatetik Francisco de Orellanara