Zaintza teknologikoa, ikerketa-taldeen erreferentziak jarraituz
Gaur egungo gizartearen esperientzia digitalizatuta dago eta, ondorioz, gure nortasuna ere. Horregatik, hezkuntza-berrikuntzaren digitalizazioaren inguruan esploratzea eta hausnartzea beharrezkoa da.
Edozein gai esploratzeko eta horren inguruan hausnarketa aurrera eramateko, ikertzailearen eginkizun garrantzitsuenak ulertu eta barneratu behar dira: testuingurua aztertu eta behar berriak identifikatu.
Horretarako, alde batetik, ikerketa-motibazioa behar da eta bestetik, norberaren interesen, arduren edota ikerketa-gaiaren inguruan alerta-jarrera ezinbestekoa da, hau da, interes-gunearen zaintza teknologikoa aurrera eramatea.
Ikerketan ez gaude bakarrik eta horregatik, gure ikerketa bideratzeko eta eraikitzeko gure interes-guneekin lotura duten ikerketa-lerro, -metodologia eta egileak identifikatu eta jarraitzea funtsezkoa da. Ekintza horri zaintza teknologikoa deitzen zaio.
Zaintza teknologia ikertzen ari denaren inguruko alerta-egoera iraunkortzat ulertzen da: gure interesen inguruko ikerketen jarraipena (nork, zer eta nola). Zaintza teknologiakori esker, ikerketa-lerro eta ikerketa-taldeak identifikatuko ditugu.
Edozein gai ikertzerakoan, gaiarekin harremana duten ikerketa-taldeen jarraipena egiteak momentuko proiektu eta gaiei buruzko gako anitzak eskaintzen ditu. Horregatik, momentu oro norberaren ikerketa-gaiaren erreferentziazko ikerketa-taldeen web orrialdeetako eta aldizkari espezializatuetako edukiaz elikatu behar gara.
Hezkuntza-teknologia gaiari helduz, ikerketa eta berrikuntza unibertsitate-sarea aipatzea ezinbestekoa da: REUNI+D. Sare honek hezkuntza eta hezkuntza-teknologiaren inguruko Espainiako hamar unibertsitateetako hamar ikerketa-talde batzen ditu, ikerketa zein ikerketen emaitzen hedakuntza zabaltzeko asmoz:
Hona hemen taldeen hezkuntza-teknologiarekin harremana duten ikerketa-lerroak edota ikerketa-gai nagusienen laburpen-taula:
Talde horiek ikertzen dituzten gaiak anitzak izan arren, amaitutako zein momentuan aktiboan dauden ikerketa nagusien gainazaleko azterketa egin ondoren, bi gai nagusitzen direla ondorioztatu da, bakoitzaren barne-gaitegia zabala izanik:
- Teknologia berriak:
- TIC
- E-learning (irakaskuntza birtuala)
- Gela birtualak
- Online ikastaroak
- Moodle
- Scoopit
- MOOC
- Eskola 2.0
- Etab.
- Hezkuntza-berrikuntza:
- Hezkuntza digitala
- Alfabetatze digitala
- Elkarlan-ikaskuntza
- Nortasunaren eraikuntza
- Irakasleen formakuntza
- Multimedia materialak
- Etab.
Posted on 2016-02-19, in Hezkuntza ikerketa, Sarrerak and tagged alfabetetatze digitala, e-learning, EDULLAB, elkarlan-ikaskuntza, elkarrikertuz, esbrina, eskola 2.0, esperientzia digitalak, esperientziadigitalak, gaitasun audiobisuala, GIETE, GIETE USAL, hezkuntza berrikuntza, hezkuntza digitala, hezkuntza-teknologiak, icuFOP, ikerketa, ikerketa-lerroa, ikerketa-taldea, IKT, INDUCT, inguru digitalak, irakasleen formakuntza, multimedia materialak, Nodo educativo, Nortasuna, proCIE, psikodidaktika, REUNI+D, Sare sozialak, STELLAE, zaintza teknologikoa. Bookmark the permalink. Iruzkin 1.
Pingback-a: #esperientziadigitalak borobilduz:teknologia berriak eta hezkuntza berrikuntzaren azken hausnarketa | Eskola Berriaren Oinarriak