Ikanos, gaitasun digitalen autodiagonostirako tresna
Ikanos-ek “Gaitasun digitalak” autodiagonostirako testa gure esku jartzen du.
Galdetegia 3 gai multzotan dago egituratuta. Gai multzo horietan, zure egungo egoera autoebaluatu behar duzu, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin (IKTekin) loturiko zenbait alderdiren inguruan:
Guztira 30 galdera dira, 0-10 eskalakoak, Bai / Ez (edo Egia / Gezurra) motakoak edo aukeraketa-laukitxoekin erantzun beharrekoak. Beraz, galdetegia betetzeak erraza eta azkarra izan beharko luke. Hala ere, pertsonalki luzea iruditu zait (agian oraingoa ez da eguneko momenturik aproposena horrelako galdetegi bat betetzeko?). Tarteka autoebaluazio test bat baino datuak biltzeko erabiltzen diren inkesta bat betetzen ari nintzela sentitu dut eta horrek zuzen zuzenean eragin du nire motibazioan.
Galdetegiak DIGCOMPek zehazten dituen 5 eremuak jasotzen ditu. Horri esker, norberaren gaitasun digitalaren maila orokorra ezagutzeaz gain, gaitasun digitala osatzen duten eremu bakoitzean zer nolako maila dugun zehazten du. Ondorioz, norberaren indargune eta ahulgune digitalak identifikatzeko tresna baliagarria izan daiteke eta hausnarketarako bide ezin hobea.
Dena den, galdera batzuk erlatiboegiak direla esango nuke. Adibidez: “Egunean nago garapen berrienei buruz eta azken berritasun teknologikoen inguruan” baieztapena 0tik 10ra baloratu behar duzu baina pertsonaren arabera egunean egoteak esanahi ezberdina du. Bestalde, segurtasunaren eremuan galdera zehatzagoak jarriko nituzke nik (nire ikergaia denez garrantzi handia eskaintzen diot eremu horri).
Eta zuen gaitasun digitala, nolakoa da? Bete galdetegia! 😉
Posted on 2017-02-13, in DIGCOMP, eDIGCOMP, Gaitasun digitala and tagged Gaitasun digitala, Garapena, ikanos, IKT, maila, prestakuntza, testa. Bookmark the permalink. 2 iruzkin.
IKANOSi buruzko artikulu bat euskaraz, “Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleen gaitasun digitalak, IKANOS proiektuaren ikuspegitik”
Mila esker Iñaki! Interesgarria benetan 🙂