Zer da irakastea? Ikasketa-egoera bat planifikatzeko estrategiak

Zer da irakastea? Irakastea ikasketa-egoera bat planifikatzea edota sortzea da. Horretarako, zenbait estrategia metodologiko erabiltzea ezinbestekoa da eta horietaz jabe izatea funtsezkoa.

Ainhoa Pujanak irakasteko oinarrizko bost estrategiak modu labur eta argian azaltzen ditu bideo honetan:

 

  • Estrategia kognitiboak: erronkak eta azken produktua (arazo-egoerak), autoerregulazioa.
  • Estrategia sozialak: kooperazioa eta gizarteratzea.
  • Estrategia emozionalak: gamifikazioa, gelako giroaren zaintza, espektatiba altuak…
  • Estrategia digitalak: informazioaren kudeaketa eta ekoizpen digitalak
  • Kudeaketa-estrategiak: denborak, espazioak…

Kasu pertsonalean, estrategiaren bat azpimarratzekotan, kudeaketa-estrategien garrantzia goraipatuko nuke, edozein helburu, gaitasun edota estrategiaren oinarri baitira. Planifikazio egokia gako da arazo-egoerei erantzuteko, horietatik eratorritako gaitasunak garatzeko eta zerrendatutako estrategia guztiak modu egokian aplikatzeko.

Hala ere, ez dugu inoiz ahaztu behar estrategien arteko harreman estua. Gaitasunetan oinarritutako ikasketa-prozesu esanguratsua eta hori aurrera eramateko printzipio metodologikoak bermatzeko aipatutako estrategia guztiak kontuan hartzea ezinbestekoa da. Beraz, irakas-egoera arrakastatsuak sortzeko, estrategien arteko elkarreragina ziurtatu behar da.

About Rakel Gamito

* IKTak + Hezkuntza * formulaz maiteminduta nago. Horregatik, urteetan zehar, bi arloetan trebatu naiz eta gaur egun”adingabeak eta Internet” da nire ikergaia. Ondo ezagutzen ditut teknologia eta espazio digitalen abantaila zein desabantailak, haurren garapenaren ezaugarriak eta didaktikaren oinarriak. Nire egunerokotasunean guzti horiek uztartzen ditut eta, ondorioz, aro digitalari lotutakoak nagusitu arren, anitzak dira nire diskurtsoaren gaiak: inklusioa, hezkidetza, kooperazioa… Sareak eskaintzen digun potentzia handiko bozgorailua nire bizipen, hausnarketa eta baliabideak besteen eskura jartzeko aprobetxatzen dut. Era berean, bide berdinetik besteen ekarpen eta iritziak jasotzea gustatzen zait, elkarreragina ikasketa-prozesurik esanguratsuena baita. Azken finean, erlantza guztion lanari esker osatzen da eta, banakako lana ezinbestekoa bada ere,guztiontzako kalitatezko hezkuntza bermatuko duena lan kooperatiboa da.

Posted on 2017-03-12, in DIGCOMP, eDIGCOMP, Gaitasun digitala, Metodologia and tagged , , , , , , , , . Bookmark the permalink. 2 iruzkin.

  1. ONgi laburtuta daude Ainhoa Pujanaren ideiak Rakel 😉
    Baina gogoratu 5 estrategia horiek 6C delakoen markoan kokatzen direla: 6 horiek ikuspegi global bat ematen diote Irakaskuntzari metodologia eta pedagogia egiteko modu bat sortuz 🙂
    Segi horrela: #partekatuzikasi egiten dugu-ta

  1. Pingback-a: Praktika onen sei osagaiak (6C) | Eskola Berriaren Oinarriak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Orellanatik

Arrasatetik Francisco de Orellanara

%d bloggers like this: