Category Archives: Prestakuntza: ikastaro eta hitzaldiak
`Hezkuntza, gizartea eraldatzeko giltzarri’ hitzaldia
- Gaia: `Hezkuntza, gizartea eraldatzeko giltzarri´
- Hizlariak: Felix Leturia Ibarrondo (Gizarte eta Kultur Antropologian doktorea) eta Luis Maria Ugalde Olalde ( Zientzia Politikoetan Doctor Honoris Causa izendatu berria)
- Data: 2015-11-26
- Ordua: 19:00
- Lekua: Bergarako udaletxeko arteo nagusian
Iturria: Goiena Bergara
“Azalerako ipuinak” ikastaroa
Urriaren 1, 8 eta 15ean Arrasateko udal bibliotekak eskainiko duen “Azalerako ipuinak” ikastaroaren helburua da ahozko tradizioa eta haur literatura ezagutzera ematea. Masajeak eskaintzen duen hitzik gabeko komunikazioa baliatuta, hitz jokoak, poemak, kantuak edota ipuinak landuko dira Saroa Bikandik gidatuta.
0-3 urte bitarteko haurrei eta haren familiei, hezitzaileei, eta abarrei zuzenduta. Ordubeteko hiru saio izango dira, euskaraz eta doakoak.
Informazio gehiago:
Arrasateko Udal bibliotekako webgunea
Arrasateko Udal Bibliotekako bloga
943 25 20 25 telefono zenbakira deituz
aagiriano@arrasate.eus helbide elektronikora idatziz