Blogaren artxiboa
Laguntzeko, familia ezagutu
Aurrekoan, “Maria y yo” filmaren inguruan idazten nuen bitartean urritasun bat duen haurraren gurasoek sufritzen duten dolua eta familiaren egoerari buruz hausnartzeko aukera izan nuen. Gainera, gaiarekin lotutako testu eder bat partekatu nuen zuekin, benetan gomendagarria!
Oraingoan, Bartzelonako Pedagogia Fakultateko irakaslea den Freixa Niella, M.-ren “El ciclo vital de la familia de la persona con disminución psíquica” testua oinarritzat hartuta gai bera landu dugu, familiak hauen ezaugarri, pasatzen dituzten etapa eta bizi duten egoerari buruz hausnartzeaz gain gu, etorkizunean, tutore bezala, urritasuna duen haurrarekin batera familiari ere nola lagundu aztertu dugu.
Gai garrantzitsua dela defendatzen dudanez, testuan irakurritako zein klasean esan eta entzundako hitzak aitzakitzat hartu eta honen inguruko beste sarrera bat idaztea pentsatu dut. Gure irakasleak Freixa Niella, F.ek bizitza ziklokari buruzko idatzitakoaren laburpen ederra prestatu digu, testu originala irakurtzeko nagikeria duenak “Adimen urritasuna eta familia”-an urritasun bat duen seme/alaba bat izatearen ondorioz familiak pasatzen dituen etapa bakoitzaren ezaugarriez gain, etapa bakoitzean, familiari laguntza eskaintzeko egin beharrekoaren azalpena aurkituko du: familiaren laburpena
Ume baten jaiotzak aldaketa handiak suposatzen ditu edozein familietan, baina, urritasun bat edota nolabaiteko nahastea duen haur baten jaiotza familia baten bizitza ziklo osoa aldatzen duen gertakizuna da. Urritasuna onartzeko prozesua luzea izaten ohi da, eta hainbat fase ezberdinetan banatzen da. Umeari laguntzen diogun bitartean, bere familiari ulertzeko eta baita laguntzeko ere, etapa hauek ezagutzea oso baliagarria izango zaigu.
Familia bakoitza ezberdina denez, honen erantzuna ezberdina izango da eta horretan oinarritu behar gara laguntza eskaini eta ematerakoan, familiaren egoera eta erantzunarekin bat egiten duen laguntza mota eskaintzeak arrakastara bideratzen baitu.
Normalizazio printzipioa gure alde dugun arren, elkarte eta familiekin elkarlanean aritu behar gara, gogor eta etzi gabe. Familiarekin harremanetan egotea, hitz egitea eta elkarteekin era koordinatu eta kooperatiboan lan egin ezinbestekoak bihurtzen dira aipatutako laguntza garrantzitsu hori bideratzeko.
Hezitzaile onak izateko, eta familiei guztiei erantzun egokia eman ahal izateko kontuan izan beharreko informazioa da, bai, baina, familia hauek egunetik egunera bizi dutela ulertzeko gai gara gauza bere bizi izan ez badugu? Ez dut urritasun edota nahaste bat duen ume baten familia batekin harreman zuzena izateko aukerarik, baina, gaur egun dudan lanean, 21. trsomiaren sindromea, edota denok ezagutzen eta erabiltzen dugun izena erabilita, down sindromea duen mutil baten ama batekin kontaktu minimoa dut. Adineko pertsona bat da. Bere begietan, bere semearekiko maitasuna eta honen bizi kalitatea hobetzeko borrokatzeko prest dagoela ikusten duzun bitartean nekea eta beldurra somatu dezakezu. Dendatik pasatzen den bakoitzean, ordutu askotan zehar, galdera bera egiten diot nire buruari: nondik aterako du indarra?
Urritasun edota nahaste bat duen haurra izateak nekagarria izan behar da oso, baina honen autonomia lantzen eta lortzen ez denean, urteak aurrera joan ahala, sentitu behar duzun ardura eta beldurra ulertzea ezinezkoa dela uste dut. Horregatik, haien egoera ahalik eta hoberen ezagutzea beharrezkoa dugu, gure eskuetan dagoen laguntzarik onena eskaini ahal izateko.
Aldaketa nagusia: gure jarrera
Behin eta berriz aipatu dira eskola inklusiboa lortzeko beharrezkoak diren aldaketa, baina bada, guztien artean eman beharreko aldaketa nagusi bat: gu.
Lana, metodologia, ekintzak edo bestelakoak edozein izanda ere, gure ikuspegi, filosofi eta jarrera da garrantzitsuena. Honi esker, komunitatea osoarekin elkarlana burutzea eta gure helburu inklusiboak lortzeko bidea eraikiko dugu.
Beraz, ekin lanari, eta bakoitzak, norbanakoaren lanari esker, eskola inklusiboa lortzeko lagundu dezagun.
Experimektation
Oporrak baino lehen, bi irakasgaien arteko nahasketa bat proposatu ziguten, experimektation izeneko ariketaren bidez. Irakasgai, ordutegi, talde eta materiala nahastuz, eskola inklusiboa zer den eta hori lortzeko aurrera eraman behar diren aldaketak aztertu genituen eta gure ustez garrantzitsu edo aipagarrienak direnak hartuta mural polit batzuk prestatu genituen, batez ere, aurretik aipatutako figuren funtzioak azpimarratuz.
Prozesuan jasotako guztiarekin poster pertsonal bat prestatu dut, eskola inklusiboaren ezaugarri nagusiak eta hau bideratzeko beharrezkoak diren aldaketak jasoz. Hemen duzue, ea erabilgarria zaizuen, bai ikuspegi inklusiboa barneratzeko, bai gure eguneroko lanean egin beharreko aldaketak aurrera eramateko. Era simple eta laburrean egon arren inklusioaren defizioa eta hau lortzea beharrezkoa dena jasotzen saiatu naiz.
Aipatzea, proposatutako ariketa guztiontzat interesgarri eta motibagarria izan zela, eta gure inklusiaboren zabaltzeaz gain honetan sakontzeko aukera izan genuela modu alai eta parte hartzaile baten bidez, ideia paregabea! zorionak! 🙂
Hezkuntza inklusiboa: bestelako bizimodu bat irakastea
Eta gaur egungo eskolak duen beharretako bat sakonki aztertu eta honen inguruan hausnartu eta gero, eskola inklusiboaren esanahi borobiltzen jarraituko dugu, eta horretarako, alderaketa baten bidez, ondo ulertzeko eta barneratzeko bidea egitea pentsatu dut.
Konparaketa, gaur egun arte ezagutu dugun eskola, hau da, eskola selektiboa, eta etorkizunean nahi dugun eta eraikitzen ari garen eskola inklusiboaren artekoa izango da, hauen arteko aldeak ikustean, guztiontzat onuragarria den aldaketa zertan datza ikustea erraza gertatzen baita.
Gure erronka aniztasunaren aurreko jarrera eta emozioak aldetzea edota kudeatzea da, hau da, bestelako bizimodu bat irakastea, gure gaur egungo mundua hobera aldatuz.
ESKOLA SELEKTIBOA |
ESKOLA INKLUSIBOA |
Hezkuntza hierarkizatua | Hezkuntza horizontala eta integrala |
Gaitasun handieneko ikasleak sustatu: sailkapenak | Ikasle guztiek pertsonalki eta sozialki sustatu eta garatu |
Eredu bikoitza: gehiengoentzat eskola eta gutxienontzat eskola | Guztiontzako eskola bakarra |
Ezberdintasunak: ohiko ikasleak ohiko irakasleekin eta ikasle bereziak irakasle bereziekin | Berdintasuna: ikasle guztiak elkarrekin ikasi |
Homogeneotasunaren logikan oinarrituta | Heterogeneotasun logikan oinarrituta:
– Elkarreragina – Onarpena – Eraginkortasuna |
Eduki akademikoen transmisioa lehenesten du | Balioetan oinarrituta
Autonomia eta kritikotasuna lantzen da |
Irakatsi bakarrik | Irakatsi + Hezi |
Azterketa gainditzeko baliogarria ez dena baztertzen da (ez da ikasten) | Helburua: gaitasunak garatu bizitzeko, izateko eta bizikide izateko trebetasunak eta teknikak eskuratu |
Gainditzen ez duena baztertuta | Jardueren bidez egiten jakin, izaten jakin eta elarrekin bizitzen jakin lantzen da |
Dibertsitatea eta aniztasuna arazoa da eta suntsitu nahi da | Dibertsitatea naturala eta aberasgarria da
– Guztiontzako lekua – Errespetua – Berdintasunak potentziatu – Ezberdintasunak konpentsatu – Bazterketarik ez |
Kolaborazioa: familia + beste agente batzuk | |
Erronka nagusia: guztiontzako ikastaldia antolatzea
– Metodo eta estrategia berriak bilatu |