Blogaren artxiboa

Gurasoak eta haurren urritasunak: harreman gogorrak

Maria y Yo (2010) – Félix Fernández de Castro

Autismoaren nahasteak hiru zailtasun nagusi ditu ondoriotzat:

  1. Gizarte elkarrekikotasun nahastea
  2. Hitz eta ez hitzezko komunikazioa
  3. Interesgune eta jokabide mugatuak

Maria y yo dokumentalean, Mariaren egunerokotasunaren bidez, autismoaren ezaugarriak identifikatu eta ezagutzeko aukera dugu: arauak ezin ulertzea, izenak gogoratzeko gaitasuna, errutinen beharra, marrazkien bidezko komunikazioa, … Bere garapena, 14 urte dituelarik, 4 urteko ume batena da. Gainera, ezin ditu jasotzen dituen estimuluak ordenatu, denak batera hautematen dituelarik, kaos bat sortuz. Horregatik, isolamenduan babesten dira edota gauza bakar batean zentratzen dira.

10 hilabeterekin amak zerbait ondo ez zebilela antzeman zuen, Mariaren garapena ez baitzen normala. Baina aitak, pediatraren ahotik garapen atzerapena zegoela entzun arte ez zen sintomez konturatu, bere panpintxoaren arazoa onartzen kostatu zitzaion.

Gurasoen lehenengo sentimendua erruarena izaten ohi da, euren buruei non egon den akatsa galdetzen diotelarik. Larritasuna, galderak eta beldurrak ugariak ziren, baina, egoera berdinean aurkitzen ziren gurasoen eskutik laguntza handia jaso zutela aitortzen dute. Denbora aurrera egin ahala,  Mariaren autismoa diagnostikatu zen eta Maria bere unibertso txikian bizi dela ulertu zuten.

Lortutakoak esfortzu handi eta lan gogorrari esker lortu ditu, eta gurasoek lortuko ez zituen gauza asko egiteko gai izan da. Autonomia eta autoestimua lantzen dute hezkuntza premia berezien eskolan zein etxean, egunero, minuturo: nahiz eta gehiago kostatu berak egin behar ditu lanak eta ondo egindakoa errekonozitzen diote.

Aitaren ardura nagusia Mariaren zoriontasuna da eta beldur handiena Mariaren bakardadea da. Hori dela eta, bera ez dagoenerako, Maria ulertu eta zainduko duen maitasun sarea eraikitzea da bere helburuetako bat, bere segurtasunaz ziurtatuz.

Esan bezala, dokumentalari esker, autismo nahastea ezagutzeko aukera dugu, baina nire uste, beste gai nagusi eta garrantzitsu bat lantzen du: gurasoen erantzuna, onarpena, jarrera, sentimenduak, ardurak eta beldurrak. Nahaste guztietan, gurasoen onarpen prozesua zaila eta luzea izaten ohi da, eta haurraren garapen orokorrean eragina du. Ondorioz, diagnostiko baten aurrean, familiaren informazioa jasotzea beharrezkoa da, etxeko giroa eta egoeraren inguruko iritzi, pentsamendu eta sentimendu ezberdinak.

Eta guzti honekin lotuta, orain dela pare bat egun irakurritako testu labur eta errez bat zuekin partekatzea nahi dut. Emily Pearl Kinsgley-en testua da eta era dotorean kontatzen digu urritasun bat duen seme/alaba bat izatea zer den: LA_BELLEZA_DE_HOLANDA

Advertisements

DONOSTIAutism

Autimoaren Nazioarteko Eguna pasa ostean, Donostian burututako ekintzen berri irakurtzea oso pozgarria izan dela aitortu behar dut. Atzo, Donostiako Kursaaleko eraikina ere urdinez jantzi zen, autismoakin bat eginez.

Ekintza honi, Donostia, datorren hilabetean, nahaste honen inguruko ikerketa hirian bihurtuko dela batzen zaio. IMFAR kongresua bertan ospatuko da eta milaka aditu parte hartuko dute. Bilera garrantzitsu hau DONOSTIAutism-eko, autismoaren sentsibilizazio-urteko, egiturauaren amaiera izango da.

Honekin batera, bestelako ekintzak ere antolatu dira, animatu, eta parte hartu!

M3-9976347--647x231

Apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna

This slideshow requires JavaScript.

Gaur, apirilak 2, autismoaren nazioarteko eguna da. Ezjakintasun handia dago gai honen inguruan, eta hori da oztoporik handiena.

Hemendik, urdinez jantzita, autismoa zer den eta oztopoak gainditzeko gakoak ezagutzera animatzen zaituztet, gizarte osoaren autonomia bultzatuz.

* BALIABIDEAK:

Gautena: Gizpukoako Autismo Elkartea

APNABI: Autismo Bizkaia

Arazoak: Arabako Autismo eta garapenean beste nahasmen jeneralizatu batzuen Elkartea

ANA: Asociación Navarra de Autismoa

muymolon

las cosas que le gustan a mr wonderful

Orellanatik

Arrasatetik Francisco de Orellanara