Blogaren artxiboa

Gorantz goaz, Go Go!

Tximeleta hego gabe
ez doan gisa aske hor
euskaldunok euskerarik
gabe ere ez gara inor

nola onartuko dira
kanpoko lege arrotzak?
Sistema propioak baino
ez du balio guretzat

datorrenari kaixo bat
sekula ere ez adio
horrek etxeko haurrari
nahiko irakasten dio

Elkartasunez begitu
nor daukazun inguruan
ondokoak behar zaitu
zuk behar duzun moduan

nola ulertu eskola
gure herritik harago?
Eskola gure herriari
lotuta baldin badago

noiz ulertu behar dugu
neska ta mutil tropela
gure sexuen gainetik
gizaki bat dagoela

Altxatu besoak
hastera doa jaia
Gorantz goaz Go! Go!
Bidean inor ahaztu gabe
gure hezkuntzaren alde
eskola publikoaren alde (x4)

Honela dio ekainaren 1ean, Balmasedan, Eskola Publikoaren aldeko jairako aurkeztu berri den abestia. Abestiaren letra Aitor Arrutia bertsolariak idatzi du eta musika berriz, Siroka taldeak sortu du. Ondo ikasi eta gogoratu, inoiz baino gehiego, inoiz baino gogorrago, eskola publikoaren alde!

Advertisements

Haurrasate, haurren hitzei esker herria hobetzeko ekimena

Poztasun handia sentitu dut gaur nire herrian aurrera eramango den proiektuaren berri irakurri dudanean. Oraingoan, haurren eta normalean kontutan hartzen ez direnen ahotsek hitz egiteko aukera izango dute, herriaren egitura, antolaketa eta bertan izaten dutenen bizipenen inguruko hausnarketaren bidez herria aldatu, berritu eta pertsonen ongizatea zein autonomia bermatzeko.

“Zaila da haurrari entzutea, baina merezi du” (Tonucci, F.)

Ikerketa askoren arabera, gaur egungo hiri zein herriak ez daude umeen bizitzarako pentsatuta, heldu-bizitza eta kotxeentzat baizik. Ez dute euren esperientziak aurrera eramateko gune askorik eta arriskuak handiak dira nonahi. Sakontzeko gai bat da, eta horretan nabil Txatxilipurdik argitaratutako “Haurren hiria” liburuari esker (eskerrik asko Naroa liburu hori nire esku artean jarri izanagatik). Bitartean, egitasmo honen jarraipena egingo dugu.

Aurkezpena gaur arratsaldean izango da eta hurrengo hilabetetan proiektuari buruzko informazioa zabalduko dute. Jarraitu beharreko gaia da eta ziur nago ondorioak oso interesgarriak izango direla. Informazio gehiago hemen.

muymolon

las cosas que le gustan a mr wonderful

Orellanatik

Arrasatetik Francisco de Orellanara