Blogaren artxiboa

NIA (Norberaren Ikas-Alorra)

 

Aste honetan eDIGCOMP ikastaroan NIA (Norberaren Ikas-Alorra) edo PLEa (Personal Learning Environment) landu dugu. Ez da kontzeptu berria izan niretzat. Aspaldi ezagutu nuen lehenengo aldiz PLE hitza, aspaldi horren lanketa egin nuen eta @AmaiaArroyo-rekin ere garaiaren inguruan hitz egiteko eta hausnartzeko aukera izan dut tarteka. Beraz, NIAren esanahia eta garrantzia oso barneratuta dudala esan dezaket.

NIA pertsona bakoitzak ikasteko sarritan erabiltzen dituen tresna, informazio iturri, konexio eta jarduera multzoa da

(Adell eta Castañeda, 2010).

Hala ere, gaiak eta Amaiaren hitzak hausnarketa-tartea eskaini didate (eskerrik asko). Proposatutako jarduera erantzuteko aldez aurretik sortutako NIA berreskuratu eta aztertu dut. Nahi gabe burua lanean jarri da eta… sorpresa! Interneten oinarria pertsonak direla defendatu arren, aldez aurretik sortutako NIA erabat teknozentrista zen! (Non daude pertsonak? Non daude tresna ez-teknologikoak? What a disaster!).

Egia da ez ditudala tresnak pertsonarik gabe ulertzen. Teknologiaren oinarria pertsonen erabilera da, tresnak erabilgarri izateko pertsonek erabili behar baitituzte. Beraz, pertsonek ikas-alorrean duten garrantzia NIAn adieraztea funtsezkoa da: kontaktu-sarea, lagunak, lankideak, adituak… Hona hemen nire momentuko NIA:

diapositiva1

Marraztutako diagramak niregatik hitz egiten du. Informazio-iturri anitz eta ugari erabiltzen ditut (infoxikatuta bizi gara!), ikerketan zaintza teknologikoa garrantzitsua baita. Ondorioz, antolaketa-lana ezinbestekoa da: informazioa aztertu, sailkatu eta eginbeharrak antolatu. Fase horretan, teknologia garrantzitsua bada ere, oraindik ere, agenda analogikoa eta koadernoa asko erabiltzen ditut (nostalgika bat naiz, kar-kar-kar).

Behin informazioa antolatuta, lanean hasteko momentua da. Beste behin, lan-motaren arabera tresna anitzak erabiltzen ditut baina garrantzitsuena denbora eta lasaitasuna da. Produktibitate-maila minimo bat lortzeko testuinguru erosoa eta lasaia oso lagungarria da eta nire fitxategi, ohar, pentsamendu eta hausnarketan murgiltzeko denbora izatea nahitaezkoa (eta askotan horren falta sufritzen dut). Sorkuntza-txokoan nire katua ere txertatu dut, azken finean nire lankide leialena da, lan-prozesu guztietan nire ondoan dagoena (doktoretza tituluan bere izena ere agertu beharko da).

Azkenik, egindako lanak zentzua izan dezan, komunikatu behar da. Norberak eraikitzen du bere jakintza, bai, baina, horretarako, besteena ere beharrezkoa dugu. Baina komunikatzea ez da lan erraza, harremanak egitea eta zure lana zabaltzea energia ugari eskatzen duten ekintzak dira. Nire NIAren kasuan, posible da komunikazioaren atala atalik ahulena izatea. Beraz, aurrerantzean, pixkanaka eta pausoz pauso, NIA aberasteko dibulgazio-tresnak indartzen saiatuko naiz.

 

 

Lotura interesgarriak:

PLE: Zer da?

PLE: nabigatzailea aukeratzea, informazioa bilatzeko lehenengo urratsa

PLE: informazio-iturriak

PLE: edukiak sendatuz infoxikazioari aurre egin

PLE: egin eta hausnartu

PLE: partekatu

PLE: lan-kooperatiboa

 

Besteen esperientzietatik ikasiz

Bizitzan besteen bizipenak ezagutzea esanguratsua eta aberasgarria bada, ikerketan ere asko ikasi dezakegu beste ikertzaileen esperientziei esker.

Kasu honetan, giza zientzien alorrean tesia prestatzen ari diren bi pertsonen ibilbide pertsonala zein amaitzear duten lana ezagutzeko aukera izan dugu.

Eurek emandako eta azaldutako pausu bakoitzak gure ikasketa- edota ikerketa-prozesuan aurrera egiterakoan kontuan izan beharreko gakoak biltzen dituenez, solasaldia aurretik dugun bidea argitzeko lagungarria izan da.

Hona hemen hitzaldian hartutako zenbait datu/azalpen interesgarri:

 

Elkarrikertuz ikerketa-taldea

Elkarrikertuz-ek jarrera kritikoa bilatzen duen ikerketa taldea da, gauzen bigarren buelta bilatzen duena eta horren bitartez errealitatea eraldatzeko nahia jarraitzen duena. Horretarako, ikerketa edo azterketa narratiboaz baliatzen dira.

 

Ikerketa narratiboa

Ikerketa narratibako ezaugarririk garrantzitsuenetako bat etika da. Etikak ikerketa inpregnatzen du:

  • Inplikazio pertsonala: motibazioa.
  • Baimen informatua.
  • Anonimotasuna (segurtasuna).
  • Parte hartzaileen motxila kontuan hartzea ezinbestekoa da.
  • Konfidentzialtasuna.
  • Bueltatzea: ikertzailearen botere-posizioa kolokan jartzen du. Transkribatutako zein interpretatutako guztia ikerketan parte hartu duten pertsonekin partekatzen eta egiaztatzen da.
  • Isildutako istorioak ezagutzera eman: ahots kritikoak.

 

Zer suposatzen du giza zientzietako ikertzailea izateak?

  • Jardunaldietan parte hartzea komunikazioak. (JUTE: hezkuntzan eta IKT-tan sakontzeko dituzten jardunaldiak)
  • Ponentziak egitea.
  • Estantziak egitea: beste hezkuntza-errealitateak ezagutzea eta hausnartzea.
  • Irakasle-eskarmentua izatea: taldeko lana aurrera eramatea eta aldaketak aurrera eramatea.

 

Ikerketa-eredua

  • Txingoa eredua (ikerketa kualitatiboaren atalak ezartzen dituen eredua)
    • Ikuspegia: postpositibista / konstrukzionista (errealitatea eta honen ikaskuntza gizarte eraikuntza bat dela sustatu).
    • Helburuak: 3 helburu; pertsonala, praktikoa eta intelektuala (Maxwell)
    • Marko kontzeptuala
    • Ikerketaren galdera
    • Ikerketa:
      • Ikerketa narratiboa (Bolivar, 2002; Conle, 1999).
      • Narratiben azterketa.
    • Datuen bilketa:
      • Dokumentuen azterketa.
    • Datuen azterketa:
      • Hasierako kodifikazioa (induktiboa).
      • Kodifikazio fokalizatua.
      • Kodifikazio teorikoa (kodigo-taldetan oinarrituz gaiak sortu).
      • Kodifikazioa ulergarria egin.
    • Datuen bermea:
      • Triangulazioa: emaitza lortzeko momentu eta teknika anitzak erabiltzea (datuen triangulazioa)

 

Involúcrame

Eskola Inklusiboaren inguruan hitz egiterakoan, askotan errepikatzen den ezaugarri garrantzitsu eta ezinbestekoa parte-hartzea da. Honi lotuta, aurreko egunean, sare sozialak ikuskatzen nituen bitartean, esaldi polit eta esanguratsua aurkitu nuen: “Esan eta ahaztuko dut, irakatsi eta gogoratuko dut, tartean sar nazazu eta ikasiko dut”. Parte-hartzea ikasketaren oinarria da.

8078_10151596124678993_977976278_n

Eskola inklusiboa, irudi batean

Bideo ederra benetan. Azalpenak sobran daude.

Orellanatik

Arrasatetik Francisco de Orellanara