Blogaren artxiboa

Guztiontzako kalitatezko hezkuntzaren heriotza onartu dute

Bukatzear dagoen aste hau aste tristea da guztiontzako: Espainiako Gobernuak LOMCE legea onartu du.

“Enseñar a querer a su país, a defender a su país. Porque también un modelo educativo vertebra una nación, también, y también un modelo educativo hace que los futuros españoles, nuestros hijos y nuestras hijas, sepan lo que es su país y sepan como tienen que sentirse orgullosos de su país y defender a su país.” (María Dolores de Cospedal)

LOMCE legea azken 30 urteetan onartzen den zazpigarren hezkuntza erreforma da, baina, legea irakurtzerakoan, orain dela 30 urteetako lehenengo legea dela pentsatu dezakegu. WERTen legeak, besteak beste, autonomi erkidegoei botere eta konpetentziak ezabatzen ditu, gaztelaniazko hezkuntza indartzen du, ziklo bukaeretan Espainiako Gobernuak erabakitako azterketak ezartzen ditu eta erlijioko irakasgai ebaluagarria berreskuratzen du (beka bat lortzeko, adibidez, gainontzeko irakasgaiek duten pisu berbera izango du).

Esan bezala, gaztelaniazko hezkuntza indartuko da, eta horretarako, hezkuntzak murrizketa ugari jasaten duen bitartean, Espainiako Gobernuak 5000000€ bideratuko ditu gaztelania ez diren hizkuntzak zapaltzera, autonomia erkidegoei kendu eta gaztelaniazko eskola pribatuak ordainduz

Eusko Jaurlaritza erabaki parlamentarioaren zain dago lapurtutako konpetentziengatik borrokatzeko. Espainiako Hezkuntza Ministerioak erakutsitako erantzun exkaxa dela eta negoziazio zalantzan jarri du eta horregatik, auzitegi konstituzionalengana jotzeko asmoa duela aitortu du.

Lege berri honek botere politiko, irakasle, familia eta ikasle guztiak batzea lortu du, legearen kontra noski. Lege ideologiko eta atzerakoia izateaz gain, akats eta atzerapen demokratiko handia da. Hezkuntzarekiko eraso zuzena. Eskubide unibertsala negozio hutsean bihurtu nahi dute, balio atzerakoiak inposatu eta bereizketa eta banaketak indartuz.

Lege honek ez ditu gure hezkuntza sistemaren beharrak erantzuten.

 

lomce-copia-22

Hezkuntza-Premia Berezien sailkapenak EAE-n

Legediaren bilakaera azaldu eta gero, gaur egun, gure erkidegoan, hezkuntza-premia berezien egiten den sailkapena azaldu beharra funtsezkoa da, honen arabera egiten dira diagnostiko eta esku hartze ezberdinak. Gainera, baliabide-laguntzak (pertsonal, material edo ekonomikak) sailkapen honetan oinarritzen dira. Beraz, hauen berri izatea ezinbestekoa zaigu gure etorkizuneko lanean erantzun egokienak emateko.

Hezkuntza-premia iraunkorrak (5):

–          Adimen ezgaitasunak edota garapenaren nahaste orokortuak

–          Gorreriak eta entzuteko urritasunak

–          Ikusteko urritasunak

–          Mugitzeko urritasunak eta garun paralisiak

–          Goi mailako gaitasun intelektualak eragindakoak

Aldi baterako hezkuntza-premiak (5):

–          Gizarte edo kultura egoera ahulek eragindakoak

–          Eskola moldegabezi larria

–          Epe luzerako ospitaleratzea eta gaixotasuna

–          Ikasketa maila motelak eta ikaskuntza zailtasun garrantzitsuak

–          Inteligentzia maila motelak eragindakoak

 

muymolon

las cosas que le gustan a mr wonderful

Orellanatik

Arrasatetik Francisco de Orellanara