Blogaren artxiboa

Ikanos, gaitasun digitalen autodiagonostirako tresna

Ikanos-ek “Gaitasun digitalak” autodiagonostirako testa gure esku jartzen du.

Galdetegia 3 gai multzotan dago egituratuta. Gai multzo horietan, zure egungo egoera autoebaluatu behar duzu, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin (IKTekin) loturiko zenbait alderdiren inguruan:

sarreragraf_eu

Guztira 30 galdera dira, 0-10 eskalakoak, Bai / Ez (edo Egia / Gezurra) motakoak edo aukeraketa-laukitxoekin erantzun beharrekoak. Beraz, galdetegia betetzeak erraza eta azkarra izan beharko luke. Hala ere, pertsonalki luzea iruditu zait (agian oraingoa ez da eguneko momenturik aproposena horrelako galdetegi bat betetzeko?). Tarteka autoebaluazio test bat baino datuak biltzeko erabiltzen diren inkesta bat betetzen ari nintzela sentitu dut eta horrek zuzen zuzenean eragin du nire motibazioan.

Galdetegiak DIGCOMPek zehazten dituen 5 eremuak jasotzen ditu. Horri esker, norberaren gaitasun digitalaren maila orokorra ezagutzeaz gain, gaitasun digitala osatzen duten eremu bakoitzean zer nolako maila dugun zehazten du. Ondorioz, norberaren indargune eta ahulgune digitalak identifikatzeko tresna baliagarria izan daiteke eta hausnarketarako bide ezin hobea.

Dena den, galdera batzuk erlatiboegiak direla esango nuke. Adibidez: “Egunean nago garapen berrienei buruz eta azken berritasun teknologikoen inguruan” baieztapena 0tik 10ra baloratu behar duzu baina pertsonaren arabera egunean egoteak esanahi ezberdina du. Bestalde, segurtasunaren eremuan galdera zehatzagoak jarriko nituzke nik (nire ikergaia denez garrantzi handia eskaintzen diot eremu horri).

Eta zuen gaitasun digitala, nolakoa da? Bete galdetegia! 😉

“Azalerako ipuinak” ikastaroa

Urriaren 1, 8 eta 15ean Arrasateko udal bibliotekak eskainiko duen “Azalerako ipuinak” ikastaroaren helburua da ahozko tradizioa eta haur literatura ezagutzera ematea. Masajeak eskaintzen duen hitzik gabeko komunikazioa baliatuta, hitz jokoak, poemak, kantuak edota ipuinak landuko dira Saroa Bikandik gidatuta.

0-3 urte bitarteko haurrei eta haren familiei, hezitzaileei, eta abarrei zuzenduta. Ordubeteko hiru saio izango dira, euskaraz eta doakoak.

Azalerako-ipuinak-gorriz

Informazio gehiago:

Arrasateko Udal bibliotekako webgunea

Arrasateko Udal Bibliotekako bloga

943 25 20 25 telefono zenbakira deituz

aagiriano@arrasate.eus helbide elektronikora idatziz

Orellanatik

Arrasatetik Francisco de Orellanara